Prestakuntza Eskola

Psikoterapia Psikoanalitikoko Euskadiko Prestakuntza Eskolak, GPABren Prestakuntza Planaren kudeatzailea den heinean, honako helburuak ditu:

 Prestakuntza teoriko klinikoa eskaintzea Psikoterapia Psikoanalitikoaren teorian, teknikan eta praktikan eta horri buruz osasun mentalaren alorrean egiten den aplikazioan interesa duten profesionalei.

 Psikoterapia Psikoanalitikoaren ikerketa, praktika eta hurbilketa sustatu eta bultzatzea, arlo publikoan zein pribatuan.

 Plan horrek adin nagusikoentzako prestakuntza eskaintzen du psikoterapia psikoanalitikoaren alorrean; honako hauek dira ezaugarri orokorrak:

 Ikasleei Psikoterapia Psikoanalitikoaren oinarriak eskaintzea du helburu programa horrek.

Psikoterapia psikoanalitikoko profesionalentzako prestakuntza tratamendu pertsonalean, gainbegiraketan eta teoriaren ikerketan oinarritzen da; hala ere, programa honen bidez zutabe horien artean hirugarrena garatzen da. Hau da, oinarri teoriko eta teknikoen azterketa egituratzea da helburua, psikoterapeuta-elkarteen baldintzak betez, prestakuntza teorikorako ordu-kopuruari dagokionez. Beste alde batzuei dagokienez (tratamendu pertsonala eta banakako gainbegiratzeak), GPABek informazioa eskaini besterik ez du egingo, eta ikasleek autonomia osoa izango dute gainbegiraleak eta terapeutak aukeratzeko orduan.

Plan de Formación + info