Beste erakundeekiko harremana

90eko hamarkadaren bukaeran, GPABek Europa nahiz Espainian barrena zebilen psikoterapia-taldeen elkartearen korrontearekin bat egitea erabaki zuen, hala psikoterapiarentzat nola psikoterapeutentzat legezko estatutu bat sortzeko asmoz. Hori horrela, 1998an FEAP delakoan sartu zen (Federación Española de Asociaciones de Psicoterapia), Psikoterapia Psikoanalitikoaren atalean, hain zuzen ere. Gaur egun Estatu Espainiarreko 50 Elkartetik gora daude FEAPen baitan, hau da, 4.000 psikoterapeuta inguru.